Constance Georgine Markievicz edo Markievicz Kondesa, jaiotze izenez Constance Georgine Gore-Booth (1868ko otsailaren 4a, Londres – 1927ko uztailaren 15a, Dublin) irlandar nazionalista, iraultzaile, sufragista eta sozialista bat izan zen. Sinn Féin eta Fianna Fáil alderdietako kidea, ordezkaria eta politikaria ere izan zen. Bere ideologia edo pentsakeraren ondorioz Kondesa Gorria ezizenaz ere ezaguna izan zen.